jueves, 16 de febrero de 2017

Ernaldia eta Haurnaldia

HAURNALDIA












1. hilabetea:
Ernaldu eta gero, zigotoa sortzen da. Zigotoa amaren ADNa eta aitarena bateratzetik sortzen den zelula da eta material genetikoa du. Zigotoa banatu egiten da eta hiru edo lau egunetan zelula multzo bihurtzen da. Multzo hori umetokian habia egiten hasiko da 48 orduko epean. Une horretan blastozito izena ematen zaio.
 

2. hilabetea:
Bigarren hilabetera arte, enbrioiak ez du giza-eskema basikorik. Bigarren hilabetean hasten da kanpoko gorputz adarrak eta barruko nerbio sistema, bihotz sistema eta sistema urogenitala eratzen.    
 

3. hilabetea: 
Enbrioiari fetu esaten zaio jada, gizaki berriaren giza itxura erraz antzematen baitzaio. Haurdunaldiaren hamargarren astean, buruak ia fetuaren erdia hartzen du, eta gutxi definitutako kanpoko genitalak ditu. Haurdunaldiko hamabigarren astean, kanpoko genitalak generoaren arabera bereizten dira, eta azazkalak azaltzen dira. Hamalaugarrenean, lepoa ia zuzen eta ongi definituta dago, fetuak likido amniotikoa irensten du eta odola koagulatu egin daiteke. Haurdunaldiko 9. Astea eta 11. Astearen artean lehenengoko ekografia egingo da. Lehenengo aldiz ikusiko dute gurasoek haurra!
 

4. hilabetea: 
Giza itxura guztiz definituta dago, eta proportzioak jaioberriarenak dira ia ia. Fetuak 15 cm inguru ditu eta gutxi gorabehera 200 gramoko pisua du. Erpurua zurrupatzen has daiteke. Barrutik, fetua bizkarrezur muina eratzen hasten da bere odol zelula propioekin. Gainera, semen-besikulak eta zerebeloa garatzen zaizkio. Haurra bultzaka hazten da eta amaren zabelan borobil txiki bat nabaritzen hazten da..
 

5. hilabetea: 
Haurdunaldiko bosgarren hilabetean, fetuak nahiz eta begiak itxitak izan, alde batera eta bestera mugitzeko gaitasuna du, eta bekainak eta betileak ditu ere. Batzuetan zotinaren antzekoa etortzen zaio. 500 gramo inguruko pisua du jadanik. Hirugarren jaoitzaurreko azterketan, medikuak ez du menturara ezer uzten, haurraren hazkuntza bermatzeko. Bostgarren hilabetean ekografia morfologikoa egiten da.
 

6. hilabetea: 
Seigarren hilabetean, betazalak banatzen hasten dira eta begiak apur bat ireki ditzake. Aurpegia guztiz osaturik du. Egunean hemezortzi eta hogei ordu bitartean lo egiten du, baina esnatzean asko mugitzen da. Fetuak kilo bat pisatzen du eta 32 cm gutxi gorabehera neurtzen du. Umetokitik kanpo ere bizirik iraun dezake jada. Haurdunaldia loratzen doa, sabela puztu eta haurra hazten da. Fruitua ikusgaia da eta, gainera, amak pisua sentitzen hasten da!
 

7. hilabetea: 
40 cm luzeeraz eta 1,5 kg baino gehiagoko pisuarekin, haurrak mugimenduak mugatuak dituela sentitzen hasten da. Haurrak amaren elkarrizketari eta musikari adi egoten da.
 

8. hilabetea: 
Ekografiak haurraren hazkundea eta morfologia egiaztatzen du. Jaiotza gertu dago.
 
9. hilabetea: 
Fetua oso azkar hazten da batez beste 50 zmko luzera eta 3,5 kiloko pisua lortu arte, eta jaiotzeko azken postura hartuz doa. Postura hori burua amaren pelbiserantz jarrita izaten da. Barruko organoak garatuz doaz, eta oso garrantzitsua izaten da garuneko ingurabideak eratzea eta birikak guztiz heltzea, jaiotzean beharko baititu. Hala ere, 37 asteetatik aurrera, umea arazorik gabe bizi daiteke amaren sabeletik kanpo. Azkeneko asteak pisu hartzen eta indarra batuko ditu haurrak bere egun garrantzitsuena bait dator…
 

info jatorria: http://www.hiru.eus/eu/cuidado-de-ninos-y-personas-mayores/cuidarse-desde-el-principio/el-proceso-del-embarazo  

No hay comentarios:

Publicar un comentario