lunes, 10 de abril de 2017

GRAFISMOAREN BILAKAERA




Zirrimarraketa (2-4 urte): Desordenatua (= ezusteko errealismoa)            Kontrolatua                                                    
Izenduna

ZIRRIBORRO DESORDENATUAK:   

Lehenengo zirriborroak 18-24 hilabeterekin.   
Ez dute esanahirik eta desordenatuak dira.   
Beso guztiarekin egiten ditu marrak.
Ariketa bera da garrantzitsuena (txundituta dago).

ZIRRIBORRO KONTROLATUAK:   

Marrak kontrolatzen ditu begiekin.   
Konturatzen da lotura dagoela bere mugimenduen eta marren artean.

ZIRRIBORRO IZENDUNAK:    

Mugimenduak inguruko munduarekin lotzen ditu.    
Ikusitakoa gogoan gordetzeko oinarria.    
Zirriborroek esanahia dute eta izena jartzen die.    
Ez dago loturarik kolorearen eta objektuaren artean.

Eskema aurrekoa (4-7 urte) (= nahi eta ezineko errealismoa)

-Marrazkiak ordenatuz doa irudikapen zehatzagoetarantz.
-Giza irudia da lehenengo irudikapena. 
-Hasieran zapaburua (buru handia).
-Gero, buru handia eta goitik beherako marrak (hankak). 
-Gero, marra gehiago inguruan.
-Modu emozionalean aukeratzen ditu koloreak. 
-Gero, enborra eta, fase landuago batean, besoak. -Irudiak airean ageri dira.
-6 urterekin, giza irudi landua.

Eskematikoa (7-9 urte)   (= errealismo intelektuala)

-Objektuak xehetasun guztiekin irudikatzen ditu.
-Oinarri-lerro batzuk ditu
-Oinarrizko lerro argia 
-Giroa ageri da
-Giza irudi osoa
-Estereotipiarik ez (ez du grafismo finkorik errepikatzen)
-Hirugarren dimentsiorik ez oraindik 
Prozedura batzuk:   
- errealitatean nahasten diren zertzeladak bereizi   
- barrukoa ikusten utzi     - plano batzuk (2 edo 3 perspektiba)    
- benetako koloreen antza duten koloreak

Errealismoa (9-11 urte)   (= ikusizko errealismoa)

-Ezaugarri nagusia: errealitatearen irudikapen zehatza 
 -Xehetasunak zaintzea 
 -Hirugarren dimentsioa 
 -11/13 urtetik aurrera, marrazketaren bilakabidea amaitutzat jo daiteke.



Erreferentzia bibliografikoak:


Lopez Paz J.F. (2017) Klaseko apunteak. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.
Lopez Paz J.F. (2012) Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.

JOLASAREN GARAPENA


JOLAS MOTORRA: (0-2 urte)

- Hasieran, bere gorputzarekin jolasten da. Mugitzeko aukera berriak aurkitzen ditu. Adib.: Eskuak mugitu (lehenengotxu hori), hankak (arre arre mandoko), aurpegia (kuku miku)

- Besteen gorputza ere ezagutzen doa. - Umea bakarrik jolasten da eta, adibidez, puxtarriekin egiten dituen jarduerak teknikoki ezin daiteke esan jolasak direnik (adib.: puxtarriak alfonbraren gainean erortzen utzi). Ez dauka araurik jarraitzeko beharrik, esaterako, puxtarri multzo bati apuntatzeko. Ekintzak errepikatu egiten dira, finkatuz doaz eta funtzionaltasunagatik beragatik egiten dira.

JOLAS SINBOLIKOA (EGOZENTRIKOA) (2-6 urte)

-Ume nagusiagoak imitatzen ditu, baina bakarrik jolasten da, jolaskidea aurkitzeko ahaleginik egin gabe eta irabazten saiatu gabe (balitz bezala jolasa).

-Beste jokalariek ez dute garrantzirik.

- Alegiazko laguna: asmatutako pertsonaia batekin jolasten da, benetakoa balitz bezala.

- Tipologiak:
* Bere jokabideak irudikatzen ditu gehiegizko keinuak eginez (edalontzitik edan)
* Beste batzuen jokabideak imitatzen ditu (liburua irakurtzen duelakoa egin)
* Bere jokabidea beste pertsona edo objektu batean proiektatzen du (panpinean)
* Bere burua sartzen du ekintzan (panpinari hitz egin eta berak erantzun)
* Beste pertsona bat imitatzen du eta harekin identifikatzen da


-5/6 urterekin, aldaketa handia gertatzen da haurren jolasean: Deszentratzen eta euren burua beste umeekin harremanetan ikusten hasten dira. Hori gertatzen denean, nola egiten duten konparatzen eta jolaskideen asmoak koordinatzen hasten dira. Jolasteko moduak konparatzeko gaitasuna eta aurkariari nagusitzen ahalegintzeko gaitasuna deszentraziotik datozen jarrera kognoszitiboak dira (oso zailak/ezinezkoak ume txikien artean).


NOLABAITEKO LANKIDETZAKO JOLASA (7 12 urte)

- Jokalari bakoitza irabazten saiatzen da.

- Umeek elkar hartu behar dute arauak adosteko.

- Lankidetzaren funtsa: lehiaketa gobernatzeko arauak sortzea.

- Elkar hartu behar dute denek onartzeko moduko arauak negoziatzeko.

- Adostutako arauak ezartzeko eta jarraitzeko ahaleginak egin arren, jokalari bakoitza bere arauei eusten saiatzen da.

ARAUAK KODETZEKO JOLASA (12 urtetik aurrera) 

- Nerabeek elkar hartzen dute arauak batzeko ahaleginean. 

- Gozatu egiten dute gerta daitezkeen egoerak aurreikusten eta edozein egoeratan aplikatzeko moduko arau konplexuak kodetzen.


Erreferentzia bibliografikoak:


Lopez Paz J.F. (2017) Klaseko apunteak. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.
Lopez Paz J.F. (2012) Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.