Giza Garapen Psikologia
domingo, 7 de mayo de 2017
sábado, 6 de mayo de 2017
HAURTZAROA ETA NERABEZAROA GESELL, PIAGET, WALLON
Gesell
|
Piaget
|
Wallon
|
1.ESTADIOA (oinarrizko funtzioak) (0 ‐ 1 hilabete)
2.ESTADIOA (barruko esplorazioa) (1 ‐ 7 hilabete)
3.ESTADIOA (oratzearen eta manipulazioaren arteko desberdintzea) (7 ‐ 18 hilabete)
|
SENTIMENAREN ETA MUGIMENAREN
ESTADIOA
(0‐2 urte)
a)Egintza erreflexua (0 – 1 hilabete)
Haurrak berezko erreflexuak
erabiltzen ditu. Garrantzizkoena hurrupatzea da. Jaioberria ahoaren bidez
lotzen da ingurunearekin. Errealitatea bere gorputzaren sentsazioetara
mugatuta dago. Hurrupatzeko eskema orokorrean zenbait objektu sartzen
ditu(mugimendu koordinatuetan). Asimilazio orokorra
haurra gose denean bakarrik ematen da; bestela, ezagutzazko asimilazioa gertatuko da. Hau amaren bularra bilatzea eta
bereiztea da. Ezagutza praktikoa eta motorra da. Erreflexua errepikatzeak
ezagutzazko asimilazioa Dakar. Akomodazioa ere ematen da, hasieran titiburua ahoan sartu
behar zaio, laster titiburua bilatzeko eta harrapatzeko gai izango da.
b)Bigarren mailako Erreakzio
Zirkularrak (4 – 8 hilabete)
Haurrek interakzio handiagoa
dute inguruko objektuekin euren gorputzarekin baino. Objektua existitzen da
haurra objektu horrekin zerbait egiten ari bada. Behin eta berriro jostailuak
botatzea eta gurasoek batzea euren jolasetako bat izaten da. Adimenaren
aurreko ekintzen eta nahita egindako ekintza intentzionalen arteko trantsizio
aldia da. Haurren mundua loturarik gabeko hainbat eszenaz osatuta dago. Objektuen
kontserbazioan, mugitu diren norabidean bilatuko ditu; eskuan zuen objektua berreskuratzeko
esfortzua egingo du; erreakzio zirkular batean dagoenean arreta beste
erreakzio zirkular batean ipini eta gero aurreko erreakziora itzuliko da.
d)Bigarren Mailako eskemen
koordinazioa
(8 – 12 hilabete)
Eskuratutako eskemen
gainean eskema berriak sortzeko joera du. Aurretik arrakasta izandako
jokabidea errepikatzeko joera du. Subjektuaren kontzientzia hartzen doa.
Bigarren mailako eskemak koordinatuak daude euren artean. <<Eskemen
mugikortasunaz>> bere
eskemak testuinguru desberdinetan garatzeko ahalmena izango du.
Asimilazioaren hiru urratsak (errepikatzea konturatzea eta orokortzea)
konbinatzen dira. Inguruko datuak zer gertatuko den zain egoteko jarrera
eragiten diote. Desagertutako/izkutatutako objektuak bilatzen hasten da.
Jakin-mina badu. Bere errepertorioan ez zituen soinuak imitatzen ditu.
e)Hirugarren Mailako Erreakzio Zirkularrak
(12 -18 hilabete)
Esperimentazio aktiboaren
bitartez beste ekintza eskema batzuk aurkitu nahi ditu. Niaren
eta objektuaren arteko erlazioak bilatzen ditu. Objektuaren iraunkortasuna
erabat finkatuta dago. Objektuaren bidea ezin du asmatu. Beste portaerak
asmatzen ditu esperimentazioaren bidez, pentsamendu konkretua sortuz. Bere
jokabideetan aldaketatxoak egiten ditu, nolako ondorioak dituen ikusteko.
Imitazioa aktiboagoa, deliberatuagoa eta zehatzagoa da. Objektuen arteko
loturak aurkitzen ditu. Badaki leku batetik joaten eta bide beretik itzuli.
Kausalitatea objektiboagoa da, badaki berengandik eta bere ekintzen kanpo
kausa-sistema bat. Lehen hitza ahoskatzen hasiko da.
f)Buru-konbinaketen bidez beste
baliabide batzuk asmatzea (18 – 24 hilabete)
Beste baliabide batzuk
aurkitu/asmatzen ditu, barruko koordinaketen bidez. Badago hitz egiteko
gaitasuna. Gaitasun sinbolikoak ekintza ordezkatzen du mundua ezagutzeko.
Bere lehen imitazio sinbolikoak(eredua aurrean eduki gabe) eta joko
sinbolikoak egiten ditu. Objektuekiko ekintza zuzena ekintza sinboliko
batekin ordezkatzen du. Objektuen begi-bistako lekualdaketak eta ikusi gabeko
leku aldaketak kontutan izaten ditu, objektuaren kontserbazion zituen mugak
gaindituz. <<Balitz bezala>> jokoetan eta jolas sinbolikoetan fokoa
aurkitzen du. Efektu baten arrazoia ondorioztatzen du.
|
INPULTSIBOTASUN
MOTORRAREN ESTADIOA (0-3 hilabete)
- Bi ardatz nagusi:
mugimendua eta jarduera muskularra (Klonikoa àkanpoko sentikortasuna) eta Tonikoa àbarruko sentikortasuna)
- Umearen jarduera:
jarduera orokorra: Koordinaziorik gabea. Zehaztugabea
- Lehenengo jarduera
muskularra: Zehaztugabea à Tonikoa
EMOZIOEN ESTADIOA (3 – 12 hilabete)
• Adierazkortasuna
• Hainbat emozio (oinarrizko emozioak:
poztasuna, tristura, beldurra, harridura, amorrua)
ESTADIO SENTSORIOMOTORRA (1 – 2 urte)
• Mundua ikertzeko jarduera
• “Alternantziaren legea”: Lehenik, behin eta
berriro Bigarrenik, ekintzak aldatu
|
4.ESTADIOA (ibiltzearen eta hizkeraren ezartzea) (18
hilabete ‐ 3 urte)
OINEZ IBILTZEAREN ETA LENGOAIAREN
EZARTZEA
- Pertsonen kontzientzia
berria (urte bete eta 9 hilabete)
- Arrotzei izu-beldurra
izan
- Lasaitasuna:
aldakorrago, guratsua (2. urtean)
- Ahoskatzeko gaitasunari
ekin beharra
- Hitzak eta ekintzak
lotu/uztartu, eta alderantziz
- Aldakortasun aldia eta
krisialdia (2 urte eta 6 hilabete)
- Elkarren kontrako
bikoiztasunak
- Burugogorkeria,
kontraesanak (ezkortasuna)
- Irudikapenaren heltzea
- Oreka, batez ere,
heldutasun psikomotorra (3. urtean)
- Sentimenduaren eta
beharren aurrerapena: zu eta biok
- Irudimenezko bizitza
5.ESTADIOA (Konformismoa, orainaldikoaren urruntzea eta gizarte kooperazioa) (3 ‐ 5 urte)
KONFORMISMOAREN, MENDERATZE
MOTOREAREN, NORBERE BAIEZTATZEAREN, BEREHALAKO ORAINETIK URRUNTZEAREN ETA
LANKIDETZA SOZIALA HASTEAREN ESTADIOA
- Egonkortasuna (3.
urtean)
- Segurtasunik eza
- Gehiegizko irudimena
- Drama – jokoetako rolak buruz behera jarri
|
OPERAZIO AURREKO ESTADIOA
(2-7 urte)
Funtzio sinbolikoa
·
Irudimentala=barneratutako
imitazioa bat(eredua) aurrean eduki gabe.
·
Grafismoa=zirriborroen
fasea(18/24hila -4 urte) (helburua mugimenduen koordinazioa)
·
Hitzen
bidezko ebokazioa=oroitzapena
(aurrekoa berregitea).
·
Ahozko
eta idatzizko adierazpena=historio bat (ideak lotzea)
·
Jolas
sinbolikoa=sekuentzia lortzeko ( ez dag mugarik irudimena erabiliz)
Ezaugarri orokorrak:
·
Kontzeptu
primitiboak. Esanahi zehatza ezagutu arte, sinplifikatu egin beharko du.
Bizitza errazteko.
·
Objektu
multzo bateko alerik adierazgarriena hartzen du. Errealitatea murriztuko du.
Kontzeptu aurreko pentsaera
sinbolikoa (2-5 urte)
Haurra zertarako gai da?
·
Kontzeptu
primitiboak erabiltzeko gai da.
·
Gauzak
biltzeko, baina ez sailkatzeko, hierarkiarik ez du ezartzen, irizpideak,
baliabideak falta zaizkio.
·
Zehatzetik
zehatzera joateko, orokortzerik ez du, ez daki multzoetan biltzen,
pentsamendu estatikoa du.
·
Pausoz-pauso
ulertzeko, baian lotu barik (ez du ulertzen pausuen hurrunkera). Hasierako
eta azken momentuak ikusten ditu, baina erdi pausoak ez. Ezin du, ulertzeko
behar den irudi mentalik eraiki.
|
ESTADIO PROIEKTIBOA (2‐3 urte)
Jarduera proiektiboa
(errepresentazioa: seinaleak, indizeak, seinuak eta sinboloak). Adieraziak
eta Adierazleak. Momentuz objektuaren
presentzia behar du, beratza zerbait adierazteko.
Ekintzatik pentsamendura
PERTSONALISMOAREN ESTADIOA (3 – 6 urte)
Nia apurka-apurka sendotzen
da.
“Nik zerbait nahi dut” barrura bidean berriro. Egozentrismoan gelditzen
da. Jabetu nahi da, pertsona izan nahi du, bere pertsona sendotu behar du.
Garapena bilakaeran
mugimendu tonikoa eta klonikoa aldiz joango dira. Aldiak:
1.Azpialdia (3. Urtean)
Kontra egiteko jarrera,
bere iritzia du eta kanporatuko du.
Niaren gero eta
kontzientzia handiagoa du. Bere burua eta ingurunearekiko kontzientzia
handiagoa du.
Haurrak egoerak
kontrolatzeko modu desberdinak erabiliko ditu, hau da, maltzurkeria eta gezurra. Menperatzeko nahia agertuko da.
Autogauzatzera eramango du. Berekoitasuna agertzen da. Gezurra eta
maltzurkeria baliabideak dira, laburbideak. Bere posizioa mantentzea , oso
sentikorra da. Atentzioa behar du. Hipersentsibilitatea du.
|
- Mugimenduen kontrola
hobetu (4. urtean)
- Kanporatze aldia: Bai
ahozko bai gizarteko aktibitate motorra gainezkatzea
6.ESTADIOA (tentsioa, krisia eta familiaren nukleoa gainditzea (5 ‐ 10 urte)
KRISIAREN ETA TENTSIOAREN
ESTADIOA, NIAREN GAINEAN SAKONTZEKOA ETA FAMILIA MARKOA GAINDITZEKOA
- Oreka egonkorra eta
orokorra (5. urtean)
- Ez dago istilurik ez
berarekin ez ingurunearekin
- Abstrakziorako gaitasun
eskasa
- Objektuak definitu
erabileraren arabera (erabilerari esker)
- Tentsio, krisi eta
istilu aldia (6. urtean)
- Bigarren hortzaldia
- Analisi eta bereizketako
gaitasun berriak
- Bi aldeko polaritate
ikaragarria (6 urte eta 6 hilabeteak) (kontrako bikoiztasuna)
|
Intuiziozko pentsaera (5-7 urte)
Haurra zer egiteko gai da?
·
Bi
ikuspuntu erabiltzeko
·
Prozesuaren
norabide naturala ulertzeko: Kausatik ondoriora doa (sasi-itzulgarritasuna).
Kausalitatea erabiltzen du.
·
Objektuen
funtsa ezagutzeko (kasu batzuetan). Osotasuna ulertzeko.
Biziduntzat hartzen ditu
bai bizidunak bai bizigabeak. Irizpidea falta zaio bereiztu ahal izateko.
|
2.Azpialdia (5. Urtean)
Nartzisismo kutsu
graziaren garaia.
Haurrak erakargarria izan
nahi du (bere barrua gogobete.
Haurra objektuaren ordezko
objektu bihurtzen da, bere nortasuna indartzeko ( oinarria bere burua
mirestea).
Ondu egiten da. Besteak
behar ditu.
Gailendu egin behar da.
3. Azpi aldia (5. Urtean)
Ereduak imitatzea.
Haurrak beste meritu
batzuk behar ditu, bere nortasuna indartzen jarraitzeko.
Ibilbide Nagusia “lapurretaren” bidez, hori dela eta, erruduntasuna agertuko
da. Barkamena eskatu behar du.
Azken pausoa: bere mugei
erreparatzea eta onartzea beharrezkoa izango da haurraren kasuan. Bera dena
izan behar du, berea sustatu behar du.
|
- Jokaera oldarkorrak
gutxiagotu (7. urtean)
- Jokaera nagusiak: arreta
jarri eta bereizi
- Bere burua hobetzeko
joera
- Bere pentsamendu eta
galderetan zehazteko gai da
- Kanporatze aldia ( 8
urte eta 4 urte parekoak dira)
- Segurtasun handiagoa eta
jakingura intelektuala
- Talde batean sartzeko
prest egon
- Barruko egitura gero eta
etenduagoa
- Segurtasun eta
integrazio maila altuagoa (9. urtean)
- Jarrera arloan hobetu
- Norbanakoaren motibazioa
- Autonomia lortu nahia,
eta bere familiari atxikita egon
|
OPERAZIO ZEHATZEN ESTADIOA (7 – 12 urte)
Operazio Logikoak:
-Barneratutako ekintzak:
Badaude sortutako operazio
logikoak, baina haurrak erabiltzen duen informazioa zehatza da (begi bistakoa).
Operazio logikoak inguruarekiko elkarrekintzaren, asimilazioaren eta
akomodazioaren ondorioz barneratutako ekintzak dira.
-Ekintza Itzulgarriak:
1.Aderantzikatzea edo ukatzea:
2+5=7 7-5=2
5+2=7 7-2=5
2.Konpentsatzea edo elkarreragina egitea:
100/2=50 50X2=100 ez dira kontrakoak, norabide
desberdineko bide berdinak dira.
Operazio motak:
-Logiko-matematikoak:
*Objektu etenak
*Ez espaziorik ezta
denborarik
*Objektuaren funtsa
-Infralogikoak:
*Objektuen funtsari ñabardurak gehitu
*Informazio jarraitua erabili
*Aldagaiak erabiliz:
espazioa, denbora eta abiadura.
|
|
7. ESTADIOA (autodeterminazioa, inbentarioa,
ekimena eta sailkapena) (10-16 urte)
10 – 12 urterekin
haurrak nahasketak,
tentsioak eta krisiak ditu. Organismoan aldaketa fisiologikoak eta
psikologiakoak ditu. Tenperatura aldaketak ditu, erraz nekatzen da, aldarte
oldarkorra izaten du. Maiz haserreak, suminak, jarrera ezkorrak eta aurkariak
ditu. Adiskidetasun sakonagoa da.
12 urterekin
bizitza emotiboan eta
afektiboan hobekuntzak ditu. Zentzudunagoa eta lagun hobeagoa da. Bere
buruaren kontzientzia handiagoa du, era berean, besteak kontuan hartzen ditu.
Justiziaz, legaltasunaz, leialtasunaz eta bizitzaz kontzeptu argiak ditu.
13 urterekin
barneratze-fasea gertatzen
da. Bere baitan biltzen da. Beharrizan, probabilitatea eta baldintza
hipotetikoak bere pentsamenduan erabiltzeko gai da. Bere buruaren eta bere
inguruko munduaren kontzientzia argiagoa du.
14. urterekin
kanporatze-fasea gertatzen da. Gartsuagoa, biziagoa eta lagunartekoa da.
Intelektualki arrazoitzea eta eztabaidatzea gogoko du.
15 urterekin
lasaiagoa, serioagoa, pentsakorragoa
da. Analitikoagoa da, xehetasunak kontutan hartzen ditu.
16 urterekin
heldutasunera eta oreka
egonkorrera heltzen da. Bere buruaren kontzientzia, autonomia eta egokitzapen
pertsonalak eta sozialak oreka eta integrazio egoera hobeagora heldu dira.
|
OPERAZIO FORMALEN ESTADIOA (12‐ 15 urte)
Pentsamendu formalak
helduen pentsamendua eta pentsamendu zientifikoa da. Pentsamendu konkretuaren
hobekuntzak kontraesan kognitibo batzuk sortzen ditu, logika konkretuak konpondu
ezin dituenak. Beste pentsamendu kategoriak behar ditu kontraesanak bereganatu
ahal izateko. Kategoria Berri horiek pentsamendu formala osatu dute,
abstrakziorako gaitasuna sortuz. Informazio beste era batean erabili behar du
operazio formalak egin ahal izateko, Abstrakzioekin lan egin dezake eta
hipotesiak egiaztatu, euren teoria propioak eta landuak sortzeko.
|
NERABEZAROAREN ESTADIOA (12 – 16 urte)
Berriro oreka apurtzen da à Krisi nabarmena
Kontra egiteko joera à Nortasun exijentziak
Jokabide aktiboa du.
Sujetuaren adimen maila handiagoa da eta bere buruaren kontzientzia du.
Niaren exijentziek sujetuaren aukera guztiak bereganatzen dituzte.
Sentimendu anbibalenteak:
Herabetasuna – harrokeria
Norberekeria – auto sakrifizioa
Desorientatuta dago, bere
burua ezagutzearen kezka agertzen du. Kezka erlijiosoa, estetikoa, morala… agertzen dira.
Kezka metafisikoa elikatuz
à Kezka zientifikoa bihurtu.
Zalantza espiritua
|
Erreferentzia bibliografikoak:
Lopez Paz J.F.
(2017) Klaseko apunteak. Bilbao:
Deustoko Unibertsitatea.
Lopez Paz
J.F. (2012) Bizi zikloan zeharreko giza
garapena: oinarria eta praxia. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.
lunes, 10 de abril de 2017
GRAFISMOAREN BILAKAERA
Zirrimarraketa (2-4 urte): Desordenatua (= ezusteko errealismoa) Kontrolatua
Izenduna
ZIRRIBORRO DESORDENATUAK:
Lehenengo zirriborroak 18-24 hilabeterekin.
Ez dute esanahirik eta desordenatuak dira.
Beso guztiarekin egiten ditu marrak.
Ariketa bera da garrantzitsuena (txundituta dago).
Ez dute esanahirik eta desordenatuak dira.
Beso guztiarekin egiten ditu marrak.
Ariketa bera da garrantzitsuena (txundituta dago).
ZIRRIBORRO KONTROLATUAK:
Marrak kontrolatzen ditu begiekin.
Konturatzen da lotura dagoela bere mugimenduen eta marren artean.
Konturatzen da lotura dagoela bere mugimenduen eta marren artean.
ZIRRIBORRO IZENDUNAK:
Mugimenduak inguruko munduarekin lotzen ditu.
Ikusitakoa gogoan gordetzeko oinarria.
Zirriborroek esanahia dute eta izena jartzen die.
Ez dago loturarik kolorearen eta objektuaren artean.
Eskema aurrekoa (4-7 urte) (= nahi eta
ezineko errealismoa)
-Marrazkiak ordenatuz doa irudikapen zehatzagoetarantz.
-Giza irudia da lehenengo irudikapena.
-Hasieran zapaburua (buru handia).
-Gero, buru handia eta goitik beherako marrak (hankak).
-Gero, marra gehiago inguruan.
-Modu emozionalean aukeratzen ditu koloreak.
-Gero, enborra eta, fase landuago batean, besoak. -Irudiak
airean ageri dira.
-6 urterekin, giza irudi landua.
Eskematikoa (7-9 urte)
(= errealismo intelektuala)
-Objektuak xehetasun guztiekin irudikatzen ditu.
-Oinarri-lerro batzuk ditu
-Oinarrizko lerro argia
-Oinarri-lerro batzuk ditu
-Oinarrizko lerro argia
-Giroa ageri da
-Giza irudi osoa
-Estereotipiarik ez (ez du grafismo finkorik errepikatzen)
-Hirugarren dimentsiorik ez oraindik
Prozedura batzuk:
- errealitatean nahasten diren zertzeladak bereizi
- barrukoa ikusten utzi
- plano batzuk (2 edo 3 perspektiba)
- benetako koloreen antza duten koloreak
Errealismoa (9-11 urte)
(= ikusizko errealismoa)
-Ezaugarri nagusia: errealitatearen irudikapen zehatza
-Xehetasunak
zaintzea
-Hirugarren
dimentsioa
-11/13 urtetik
aurrera, marrazketaren bilakabidea amaitutzat jo daiteke.
Erreferentzia
bibliografikoak:
Lopez Paz J.F. (2017) Klaseko
apunteak. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.
Lopez Paz
J.F. (2012) Bizi zikloan zeharreko giza
garapena: oinarria eta praxia. Bilbao: Deustoko Unibertsitatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)